1980tik 90era doan hamarkadan zehar, Euskal Herriko edozein txokotan egon litekeen herri ertain batean, neska-mutil sorta bat, gero nerabe bihurtzen direnak eta geroago gazte. Elkarrekin txirikordatzen diren istorio hauetan umetako jolas ez beti inuzenteak ikusiko ditugu, norbere identitate sexualaren deskubrimendua, jaietako parrandak, oso lagunak ez diren adiskideak, politikak etsaitzen dituenak...