Reinhold Messner mendizale ospetsuak lau haizetara zabaldu nahi du bere deia: zain dezagun mendia. Zaindu behar dugu ez badugu nahi masa-turismoak hondora eraman dezan. Goi-mendia bere ezaugarriz hustu eta arriskurik gabeko eremu atsegin, abegikor eta seguru bilakatzen ari gara, kirolak praktikatzeko parke tematiko hutsa. Hirigunera jaitsi dugu mendia. Eta horrek ez dakar ezer onik. Urteetako eska...