ETBk 40 urte ditu, ondo beteak, gainera. Liburu honetan, lau hamarkadako ibilbide horren ikuspegi zabala eskaintzen digu URTZI URKIZU kazetariak: telebista ezerezetik sortu zen “garai heroikoetatik” gaur egungo erronketara, adimen artifiziala kasu. Ikuspegi zabal horrek dokumentazio-lan sendoa du oinarri, baina batez ere egileak hainbat aritu eta adituri egin dien elkarrizketa sorta oparoa. Ahots-...