?Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen ergela? Nork eraman nahi du horrelako erbi bat elkartera? Hori ez da dibertigarria. Ehiztariek jolas egin nahi dute, hemen eta han usaindu, txakurrek diotena entzun, tiro egin aurretiko izerdia senti...