Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute interesa eta jakin-mina irakurleen artean, baina Espainolak eta euskaldunak bereziki garrantzitsua delakoan gaude, apartekoa. Ez bere neurriagatik soilik, hori ere azpimarratzekoa izan arren. Edukia du mamitsua, berebizikoa. Espainolen eta euskaldunen mitologia eta ideologia linguistikoen historiak osa...