Inoizko informazio trafiko handiena duen gizartean, eskas ditugu elkarri istorioak kontatzeko lekuak eta momentuak. Ahozkotasuna, memoria eta transmisioa dira liburu honen funtsa eta helburua. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira liburu honetakoak, ahozkoak idatzira ekarriz, ahotsa begira, belarrikoa paperera. Entzuten dakienari kantatu ohi dio kilkerrak, eta badaki errepikapena dela ip...