Kubak sentimendu asko eragiten du (aldeko nahiz kontrako), eta galdera ugari ere bai. Fidel Castro, Kuba urte askoan gidatu duen komandante iraultzailea, azkenekotan da,eta horrek are eta galdera gehiago eragiten dizkigu. Zer gertatuko da Fidel hiltzen denean? Trantsizioa etorriko al da? Edo jarraipena? Iñaki Petxarroman kazetaria Kubara joan, eta hango jendeari (aldeko nahiz kontrako) galdezka ha...